LASTRABE

Jeitsi igotakoa eta eskubiko bidea hartuz, Lastrabe basora helduko gara; baso honek berak bakarrik mereziko luke informazio zabalago bat; gaztainondo zahar erraldoiak erdi hilik edo erdi bizirik, lau kirikinausi, hainbat txondor eta, paisai hau osatzeko, Markor-go ur jausi azpira zuzeneko sarrera.