2025.ko Gaztaina Eguna

2025.ko Asanblada deialdia

2024.ko Olentzeroren kalejira

2024.ko Laburmetraien lehiaketa

KIRIKIÑAUSIEN IBILBIDEA

KIRIKIÑAUSIAK

“Kirikino-hesiak” (“kirikiñausiak” egungo esakeran) mendietan dauden eraikuntza batzuk dira, borobilak gehienetan eta gaztainak metatzeko erabiltzen ziren. Horrela babesten ziren, animaliek jan eta sakabana ez zitzaten. Dokumentazioari esker badakigu jatorriz hesizkoak zirela, adarsarekoak. Horregatik arrastorik utzi gabe desagertu ziren. Denbora igaro ahala eta ikusita gaztainen inguruko negozioa gora zihoala harrizkoak egin ziren.

IBILBIDEA

Usabel ur ugaria duen auzunea da eta horri esker burdinola bat izan zen. Haren ubideari jarraiki, aurrerago, inoiz funtzionatu ez zuen zentral elektriko baten aurriak topatuko ditugu. Geroago, XVIII. mendeko teileria eder baten labea aurkituko dugu, Arearrieta bazter paregabean. Errekaren ondotik gora goazela, berehala aurkituko ditugu aurreneko kirikiño-hesiak. Bertan eta aste batzuez metatzen ziren gaztainak euren kirikinoekin-arantzak dituzten azalak- batera, zori zitezen. Gaztainen negozioa aberastasun-iturri handia izan zen, tokiko kontsumorako ez ezik, Europara itsasotik garraiatzeko ere batzen zirelako. Atxurierrekako ingurumari horietan, lamiak bizi ziren eta lihozko izaren bogada egiten zuten, herri kondairen arabera. Urigoitiko biztanleei zerbitzua emateko errota horren aurriek xarma gehiago ematen diote bazterrari. Haitzean indusitako ubidetik irtenda, berehala helduko gara gaztainondo handienak dituen lekura. Behe-lainoetan bihurritutako erraldoien antzera, nagusiak dira hango parajeetan. Kirikiño-hesiak, geroz eta handiagoak izango dira eta segurtasunez esan daiteke tamaina hauetakorik ez dagoela inon.