ATXURIKOLANDA
Atxurikolandako kirikinausie. Enrike Ibabek egindako lanetan 33 zenbakia duen kirikinausia da, tamaina handikoa eta baso pista egiterakoan aldamen bat apurtua; bere egitura, betikoa, arrunta, baina deigarria da oso bere ataka, guztiz berezia; harri bakarra, 155 zentimetroko altuerakoa luzetara erdibituta eta zutik ipinita, argi argi ikusten direlarik harria zatikatzerakoan egindako zuloak eta beste.
