ATXURIKO ERROTA

Gure aurrekoentzat, Urigoitiko errota 1796ko fogerazio edo etxe zerrendetan agertzen delarik; beti ezagutu dugu ondarretan eta ez dakigu zenbat denboran bete zuen bere egitea. Gaur egun Urigoitikoa izanik Zubiaurren bizi dan Lurdes Padilla Basterraren aitak ezagutu zuen bertan familia bat bizitzen. Errota hau eta bere antapara ikusgarriak dira berau egiteko adierazten duten beharragatik.

Horrez gain, eta Orozkoko gure kondaira mitikoekin uztartutik Atxuriko laminak eta Urigoitiko Arandi baserri etxea dugu; lamiñei urrezko orrazia lapurturik eta euren madarikazioa jasoz, beste mundu batera bidaiatu genezake.