Olentzeroren kalejira

Hilaren 24an Olentzero Orozkora iritsiko dela ospatuko dugu berriro.

Urtero bezala, Supelaur Kultur Elkarteak antolatzen du Olentzeroren kalejira.

Kalekira hau, txistulariek alaitua, 16:30etan abiatuko da Andra Mari egoitzatik eta herriko kaleetan zehar ibiliko da Herriko Plazan amaitu arte.

Hemen, Olentzerok nahi duten haur guztiak hartuko ditu argazki bat ateratzeko eta opari txiki bat emango die parte-hartzaileei.

Ibilbidean zehar gozokiak botako zaizkie txikiei.