USABEL

Gaztaina Ibilbidearen hasiera izateko aukeratu dugu Usabel. Bertan aparkaleku egokia, informazio orokorra, QR guztien edukia eta abar eskeintzen dira.

Aldi berean kontutan izan behar dugu erdi aroko gune xume bat izan dala burdin ola–errota eta azkenik, 50-70ko hamarkadan Urigoiti auzuneko argi indar elektriko hornitzailea. Garai haietatik geratzen den eraikin ia bakarra da. Aipagarria bertako antapara da, bere ondotik ibiliko gara eta.

Horrez gain, ondoko Ugalde auzunean, 1500. urte inguruko baserrietxe berriztua eta errota ikusi daitekez.